Gure lurreko larre eta produktore onenetatik datorrena. Baztango txahal gaztean espezializatuak. Produktu ekologikoa.
50 urte baino gehiago gure produktuetan kalitate eta aukerarik onenak eskaintzen, zure esanetara dagoen profesionalen talde batekin.
Gure produktu guztiak gure dendako prezio berdinarekin, zure etxera eramateko edo dendan jasotzeko abantailarekin.
Nicasio Urrestarazu Jaunak eta Maria Jesus Aramburu Andreak lehenengo harategia Donostia-San Sebastianeko antzinako Bretxako Merkatuan zabaldu zuten, 1961eko maiatzaren 2an, saltzaile bien sinpatia eta profesionaltasunari esker harrera bikaina lortuz.
Arestian, Nicasio ikastun aritu zen lanean harategi ezberdinetan horietako batean Maria Jesusekin batera gertatuz, ofizioan prestakuntza bikaina lortuz eta jardun honetarako bere dohainak agerian jarriz. Lehenengo urteak ez ziren errazak izan. Familia xumeetatik zetozenez, zerotik hasi behar izan zuten, baina iraunkortasunak eta esfortzuak azkenean bere onurak ekarri zituzten.
Astiro-astiro euren bidea urratu zuten helburua izanik proiektu handizaleago bat gauzatzea, antzinako San Martingo merkatuan; horrela, 1970eko irailaren 24an, Merkatu horretan postu bat hartu zuten.
Horrela eman zioten bidea lan asko eginez gobernatu izan zuten harategi handi eta arrakastatsu bati
Negozioaren jarraipena bermatu zuten bion semea, Mikel, beraiekin lanean hasi zenean (86ko udan).
Zoritxarrez, Nicasio Jauna 1990eko abuztuaren 3an hil zen eta orduan bere emazteak eta semeak, beste zenbait enplegatu eta laguntzailerekin batera, errelebua hartu zuten, halaber 2003ko uztailaren 3ra arte arrakasta handiarekin jarraituz; Orduan Merkatu zaharraren eraispen eta berreraikuntzari ekin zitzaion.
Garai hartan, euren jarduera Novelti Zentroan garatu zuten behin-behineko Merkatu modura. Bertako jardueraren eboluzioa nabarmena izaten hasi zen txarkuteria bikainaren osagarria lagun, eta azkenean, 2005eko irailaren 21ean San Martín Merkatu berria inauguratu zen, haragirako eta txarkuteriarako lantegiarekin hala nola aurrez prestatutako eta unean prestatutako jakietarako sukaldearekin hornitutako saltokia nabarmenki handitzea lortuz.
Aldaketa hau oso garrantzitsua izan zen eta eboluzio pertsonal zein profesional bikainak ekarri zituen.
Maria Jesus Andrea jardunean mantendu zen lehenengo 5 urtetan eta oraindaino, pixkanaka, eguneroko jardunetik urrunduz joan da, bere 75 urterekin noizbehinka azaldu izaten bada ere.
56 urteko lan-ibilbidea, esfortzu, neke eta arrakasta komertzial handikoa eta zoriontasun pertsonal betekoa. 56 urte buru-belarri negozioan emanak. “Eskerrik asko bihotz-bihotzez”.
Duela 50 urte baino gehiagotik, “Casa Nicasio”tik bere bezeroei haragi produktuen aukera aparta eskaintzen zaie. Behi-atalak, etxeko hegaztiak, behiak eta txerriak, sorreratik saltzen diren arte kalitate kontrol zorrotza jasaten dutenak. Ebaketa onenez gainera, etxeko gure saltxitxak eta hanburgesak dastatu ahal izango dituzu.
“Casa Nicasio”tik aukerako txarkuteriaren barietate esklusiboa eskaintzen zaizue, ebakitakoa edo ontziratutakoa, edozein unetan dastatzeko modukoa, freskotasun eta kalitate onenarekin. Gure artzainen gaztak, nazionalak eta internazionalak, artisau urdaiazpikoak eta ahosabai zorrotzena gozaraziko duen produktu iberiarren barietate bat.
Haragi produktuez gainera, “Casa Nicasio”tik ezin gara ahaztu gure baratzeaz edota gure zelaiek eta itsasoek eskaintzen dizkiguten osagarri haiez. Lodosako zainzuriak, iparraldeko hegaluzea edo Ibarrako piperminak dira gure establezimenduan eskuratu ahal izango dituzuen delicatessen jakietako batzuk.
“Casa Nicasio”tik harro gaude merkatuan bertan eta metro gutxitara kokatutako geure lantegi propioan prestatutako produktuak eskaini ahal izateagatik; ondorioz gure jakiak prestatu berriak izaten dira, etengabe berrituak eta betiko etxeko zaporeak txertatzen dituzten esku adituen bidez elaboratuak. Betiko janaria, zure egunerokotasuna erosoagoa bihurtuko duena.
Gure bezeroei eskaini ahal diegun balio handienetako bat lantegi propio batekin kontatzean datza eta hau Merkatuan bertan aurkitzen denez, janaria prestatzen amaitzen dugunetik minutu gutxi barru eskaini ahal izaten dugu.
Gainera Jatetxe askotan baino askoz azkarrago!
Gure plater guztiak artisau-lanak dira, egunez egun maitasunez prestatuak, usadio zaharrari jarraituz. Soilik kalitate goreneko elikagaiak erabiltzen ditugu, izan ere, gure bezeroek jakin badakite norbere buruaren zaintza elikaduratik hasten dela.
Gaur harrotasunez esan dezakegu “Casa Nicasio” Donostiako erreferente gastronomiko bat dela, eta horren ebidentziarik onena da normalki gure elaborazio guztiak egunero agortu izaten direla.